domingo, 2 de diciembre de 2012

Musika

Musika: betiko zerbait haur-hezkuntzan Nire asmoa, orrialde honetan musikak haur hezkuntzako umeetan duen garrantzia azaltzea da. Haurren eskolatze-prozesuaren hasiera-hasieratik abestiak erabiltzea oso onuragarria da. Zeren eta, abestiak bereziki afektiboak dira, eta harraren garapen integrala lortzen laguntzen dute. Musikaren bitartez, haurrek sentimenduak adierazi ditzakete.
Musika oso onuragarria da haurren hizkuntza ikaskuntza prozesuan. Memoria, gaitsaun matematikoak, gogoetaa gaitasuna... garatzeko lagungarriak dira. Horregatik, haur hezkuntzako planetan sartzea beharrezkoa da. Musikoterapia adibidez, oso metodo erabilia da. Musikoterapiak eragina dauka umeen garatzeko eta ikasteko prozesuetan. Ume ezinduekin erabiltzen da aurrerapenak egiteko eta gehien bat beraien hezkuntzan aurrerapenak izateko, beraiek beraien kabuz sentimendu, nahiak adierazteko, modu batetan bere barruak asetzeko. Esan bezala, musika bidez gauzak adierazten dira, eta horregatik umeei honen erabilera edo honen ezagupena ematen zaie txikitatik. Oinarrizko Ikasketa Planek, musika-folklorea kontuan izan beharko lukete. Izan ere, haur kultura tradizionala, ahozkoa, keinuzkoa, galzorian dagoela. Eskolak eginkizun garrantzitsua bete behar du, usadiozko kultur elementuak zabaltzeko eta horiekiko jarrera aktiboa sortu behar ditu. Horregatik, abesti herrikoiak eskolan erabili behar ditugu; herri bateko gizarte bizitzaren parte dira eta folkloreaak bizirik irauteko oso era egokia da.

Aurretik esan dudan bezala, musika oso onuragarria da haur hezkuntzan eta ikastola guztiek ikasketa planen barruan sartu beharko lukete. Horrez gain, herri folklorea erabili behar da musika lantzean. Kultur aberastasun tresna da da eta herrialdearen garranztia azpamirratzen du.

Hurrongo blog honetan, musika  baliabideak bilatzeko web orrialde interesgarriak agertzen dira. Ikt eta musika arloetan egunean egoteko aukera onak eskeintzen dituzten helbideak geri dira blogean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario