lunes, 3 de diciembre de 2012

Jarduera fisikoa bizitza estilo


KIROLA.


Oro har, esan daiteke, jarduera fisikoa eta kirolari esker, haurrak gaitasun asko garatzen dituela. Elikadura orekatuarekin batera, gisentasuna prebenitzen laguntzen du. Balio positiboak eta Ikastetxeko Hezkuntza proiektuko zehar lerroak lantzen ditu, heldutasuna eskuratzeko laguntza bikaina jasotzen due, gizarteratzen laguntzen dio. Azken finean, bizitzarako beharrezkoak diren gaitasun eta konpetentziatan trebatzen dela.

Kirolak balio batzuk transmititzen dizkie haurrei; GIZALEGEZKO PORTAERAK, kiroltasunean eta joko-garbian oinarrituak. Haurrek ikasiko dute zer egin dezaketen eta zer ezin deaketen egin: arauak errespetatu, ziririk sartzen ez saiatu, besteekin harreman zuzenak izan, guztientzat aukera berdinak ziurtatu, helburua lortzeko edozein jokabide ez onartu, arrakasta zein porrotaren aurrean jarrera duina izan, ahalik eta gehien saiatu, barkamena eskatu eta onartu, neurriz kanpoko protestarik ez egin.


Beste balore bat TALDELANERAKO gaitasunada. Taldeko kirolak praktikatuz, taldelanerako trebetasuna hobetuko du; lankidetza, elkarlana, solidaritatea eta antzeko balioak landuz. Oso garrantzitsua den zerbait ikasiko du, enpatia. Hau da, bestearen azalean ipini eta haren ikuspegitik gauzak nola jaso eta sentitzen diren ulertzeko ahalmena. Gainera, taldearen interesak norbereen aurretik daudela ikasiko du .


Kirol jardueran hartutako konpromisoek ARDURA-zentzua garatzen lagunduko diote: entrenamendu saioetara joatea, puntualtasuna, gogoz saiatzea, bere esku dagoen guztia egitea eta ematea, bere arropa eta poltsaz jabetzea, materiala eta instalazioak zaintzea, arriskuez babestea, bere osasuna zaintzea... Finean, besteen aurrean emandako hitzaren balioaz jabetzen da. 
Arauak, kideak, arduradunak onartzen eta ERRESPETATZEN ikasiko du.  Ikaskuntza honek familia, eskola zein beste taldetako elkarbizitza erraztuko dio.

ESFORTZUAREN KULTURA garatuz eguneroko lanaren garrantziaz kontzientziatuko da. Kirolari esker ikas dezake bizitza honetan dena ez dela egina jasotzen, saiatzea eta ahalegintzea beharrezkoa dela bere ilusio eta epe luzerako helburuetara iristeko.

HOBETZEKO joera eskuratu dezake kirol jarduerari esker, hau da, ez konformatzea une honetan daukan mailarekin eta lan egiteko grina pizten zaio, maila hori hobetzeko. Eskolan ere, bostekoa ateratzea mugatu beharrean etengabe bere burua gainditzeko sena barneratzen lagunduko dio. Etengabeko prestakuntza ezinbestekotzat jotzen den gizarte lehiakor honetarako ezaugarri baliagarria izango du hau.



Bere burua eta portaera AUTOKONTROLATZEN ikasiko du. Emozioak puri-purian dauden uneetan epe motzerako bere interesen aurkako zenbait erabaki onartzen, hain zuzen ere. Kirolak nortasuna, heldutasuna eta morala garatzeko aukera aberatsak eskainiko dizkio. Bertan sortzen diren hainbat egoera eta testuingurutan kirolariak aukeratu behar izaten du buruak eta bihotzak eskatzen dionaren artean. Sari erakargarria eskura izan arren gai izan behar du zenbait kasutan horiei uko egiteko, kideen osasunagatik edo zuzen jokatzeagatik.



AUTODIZIPLINA zentzua garatuko du. Kirolari esker bere buruari arau batzuk ezartzen eta horiek betetzen ikasiko baitu. Bere eguneroko eginkizunak aldez aurretik antolatzea, (errutina bat jarraitzea), denborari etekina ateratzea eta lehentasunak finkatzen ikastea eragiten du kirolak. Bere borondatez, hainbat erosotasuni uko egin eta esfortzua zein konpromisoa onartzea eskatzen dio.

Kirolari esker bere SOZIALIZAZIO GAITASUNA garatuko du, lagun berriak egiteko aukerak ugalduz, eta harremanetarako beharrezkoak diren trebetasunak eta portaerak landuz: parte hartzea, behar den bezala komunikatzea, arazoak negoziatzea, porrotak onartzea, balio komunak bereganatzea... Gure artean zabalduak dauden arauak, balio moralak eta kultur ereduak barneratzen lagunduko dio eta bere izaerarekin bateragarriak egiten. Taldeko partaide sentitzen lagunduko dio.

PORTAERA DESEGOKIEI bizkarra ematen lagunduko dio. Kirolaren bitartez arauak errespetatzen, emaitzak onartzen, agresibitatea baretzen, autoestimua igotzen, aisialdia betetzen, lagunak egiten, protagonismo soziala izaten, ilusioa eta motibazioa bereganatzen ikasiko du. Horri esker bizitzaz eta gizarteaz ikuspegi baikorragoa izango du.

NESKAK eta MUTILAK azken finean gaitasun berdinak dituztela eta elkarrekin parte har dezaketela edozein jardueretan ikasten lagunduko dio kirolak. Genero bereizketan alde batera utzi behar ditugu eta gizartean zabaldutako hainbat aurreiritzi eta uste okerri aurre egin.
 ETORKINAK INTEGRATZEN ere lagunduko du, elkarren artean hobeto ezagutuz eta aurreritzi kultural eta topikoak gaindituz.


DROGAK baztertzeko oso lagungarria da; bere buruarekin pozik sentituko da eta gozatu egingo du. Lagunartean ibiliko da eta taldeko presioari aurre egiten ikasiko du. Osasuntsu eta pozik badago, ez du esperientzia berri arriskutsuen beharrik izango.

Ikasketetan EMAITZAK hobetzen lagunduko dio: lasaitu ondoren arreta handiagoa izaten delako, autokonfiantza garatuko duelako, esfortzuaren kultura barneratua izango duelako, gurasoekiko harremana hobetuko duelako, eskolako balioekin identifikatuko delako, oztopoen aurrean jarraitzeko kemena garatuko duelako eta denborari etekina ateratzen ikasiko duelako.

Kirolari esker, AISIALDIrako ohitura egoki, osasuntsu eta positiboak ikasi ditzake. Zenbaitentzat denbora librea alferkeriarako eta portaera arriskutsuentzako aukera izan ohi da (drogak, delinkuentzia...). Bere formazio pertsonal eta sozialean erabiltzeko giltza badu ordea.

Gure kulturaren atal garrantzitsua ezagutzen, baloratzen eta zaintzen lagunduko dio. Berezkoak ditugun ohiturak eta gure arbasoen hainbat laneko jarduera, besteak beste (HERRI-KIROLAK).

Eskolatik kanpo eta lagunartean EUSKARA erabiltzeko ohitura finkatzeko bitarteko ezinhobea da gorputz hezkuntza, gerora ere, eskola orduz kanpo antzeko jarduerak burutzerakoan barneratuta izango baitu hizkuntza hori erabiltzea ekintza hori egiten duen bitartean.

Balio hauek guztiak trasmititzeko gai da kirola, baina orduan zergatik gero eta haur gutxiagok praktikatzen dute??

1 comentario:

  1. Blog polita eta interesgarria gurasoak garenontzat, zorionak, baina nik aldatuko nuke Pistoriousen argazkia...

    ResponderEliminar