Gurasoentzako aholkuak


Guraso askok ez daukate esperientzia askorik haurrak nola hezi behar dituzten jakiteko. Arazo hau oso ohikoa izaten da guraso gazte eta hasiberrietan. Buru hauste asko izaten dituzte zein metodo egokiagoa den erabakitzeko edo zer egin eta zer ez egin behar duten jakiteko.
Izan ere, guraso izatea oso erabaki eta aldaketa handia suposatzen du. Guraso izatea, bizitzan gertatu daitekeen gauzarik garrantzitsuena suposatzen du eta saritan, ez dakigu nola erantzun aldaketa honi.



Haurraz disfrutatu ahala izateko, lehenengo eta behin, gauzatu diren aldaketak onartu behar ditugu eta norberaren mutil edo neska lagunarekin konpartitu. Normala da gauza batzuk guztiz ondo ez egitea, ez garelako perfektuak eta gure akatsetatik ikasten dugulako. Ez dira guraso perfektuak existitzen, baina norberak jakin behar du ze motatako aita edo ama izan nahi duen. Oso argi izan behar dugu hau eta horretarako beharrezkoa da adituek esaten dutena jarraitzea. Kontuan izan behar dugu, gure inguruko pertsona guztiek aholkuak ematen saiatuko dira baina guk erabakiko beharko dugu zeri egingo diogun kasu eta zeini ez.
Orri honetan saiatuko gara gurasoei laguntza ematen eta aholkuak emango dizkiegu haurrak ahalik eta hoberen hezteko..

No hay comentarios:

Publicar un comentario