viernes, 30 de noviembre de 2012

elikadura zaindu!!



Jateko ohiturak.

Gaur egun, obesitate arazoak gero eta ohikoagoak bilakatzen ari dira. Askotan entzuten dugu esaldi hori eta ez gara konturtazen arazo hoen larritasunaz.




Egunkarian argitaratutako Haurren Elikaduraren behatokiak egindako ikerketa batek zihoen, 10 urte baino gutxiagoko 53.000 ume euskaldunek gaizki jaten dutela (gutxi gorabehera %27a). Hala ere, gaizki jaten duten umeen portzentaje hori Estatu mailakoa (%47a) baino txikiagoa da. Gaizki jateak zer esan nahi du? Elikagai gutxi jaten dituztela, barietate gutxirekin edo bi faktore horiek batera ematen direla.
Ikerketa horren arabera, familien elikadura-ohiturak aldatu dira, eta umeak geroz eta selektiboagoak dira (azkenean menuan elikagai barietate gutxi sartzen dute eta gainera, mantenugai gutxi izaten dituzte). Gainera umeek lekaleak, arraina eta barazkiak saihesten dituztela ikusi da. Askotan gurasoek istiluak saihesteko amore ematen dute eta umeei gustuko dituzten elikagaiak ematen dizkiete.

kontuan izan behar dugu haurrei ematen diegun elikagaien frekuentzia zein izan behar den. Elikagai batzuk eguneroko dietan barnesartu beharko ditugu baina beste batzuk, noizean behin baino ez.

Piramide honen behekaldean egunero edo frekuentzia gehienarekin kontsumitu beharrekoak ageri dira. Dieta batean ezinbestekoak diren elikagaiak dira hauek; besteak beste, ogia, zerealak, barazkiak, frutak...

Goikaldean aldiz, frekuentzia gutxienarekin kontsumitu beharrekoak (goxokiak, pastelak, txokolatea...)



Kausa nagusia gurasoen jarrera izaten da, umeen nahiak betetzen dituztelako eta otorduetan bete beharreko arauak ezartzen ez dituztelako. Askotan istiluak saihesteko umea entretenitzen saiatzen dira, telebistarekin edo jolasekin.
Hartu beharreko lehenengo neurria, otorduetan diziplina eta arau batzuk ezartzea da: ordutegiak errespetatu, mahaian ohitura jakin batzuk izatea, familia osoa bazkaltzen saiatzea, elikadura erregulatzea edo elikagaien aukeraketa ez baimentzea, adibidez.



Era honetara lortuko dugu, jatorduak momentu pozgarria eta familia oso elkarrekin biltzeko momentua bilakatzea.




Hurrengo helbide honetan, familientzako argibideak ageri dira jateko ohituren gainean.
http://www.doredin.mec.es/documentos/01520092000679.pdf





Haurrek etxean ondo jatea nahi baduzue, hurrrengo ahulkuak jarraitu:
1. Barazkiak eta frutak jatea nahi baduzue, zuek ere jan behar dituzue. Haurren eredu izan behar zarete, ezin diezue zuek egiten ez duzuen zerbait egitea eskatu.

2. Jateko ordua zerbait berezia izan daiteke, polita eta aberatsa. Ahalegindu egin behar gara zerbait desberdina eta erakargarria egiten haurrentzat. Aukera eman behar diegu gustukoak dituzten edalontzi, plater... erabiltzen.

3. (....) gehiago nahi izanez gero helbide honetan bilatu: http://elmundovistodesdeabajoinfantil.blogspot.com.es/2012/04/consejos-para-que-los-ninos-coman-de.html


No hay comentarios:

Publicar un comentario