viernes, 16 de noviembre de 2012

Artea

 



ARTEA, haurrek txikitatik garatu beharreko gaitasun bat da, beste hainbeste gatasunei lotuta doana.


Etapa honetan, musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzea beharrezkotzat ikusten dugu. Horregatik, eskola guztiek Arte Hezkuntza izeneko irakasgaia izaten dute.

Irakasgai hau lantzerako orduan, kontuan izan behar dugu artea beti dugula ingurunean eta
gure bizitzan. Atea edonon aurki ditzakegula.

Artea ez da bakarrik kultura jasotzat hartu izan dena, egunero kontsumitzen ditugun soinu, objektu eta irudi gehienak ere arte-adierazpenak dira; izan ere, gero eta bilgarri estetiko zainduagoan iristen zaizkigu.

Bestalde, erreferentzia estetiko horiek biltzen dituen kultura-testuinguruak aldaketa nabarmenak izan ditu; batez ere, informazio- eta komunikazio-teknologien garapenaren eraginez. Izan ere, garapen horrek musikaren eta irudien kontsumo masiboa eragin du, eta gero eta lotura  estuagoak eta aberatsagoak sortu ditu hainbat motatako arte-adierazpenen artean; hau da, musikaren, dantzaren, ikusizko arteen eta masen komunikabideetako beste zenbait produkturen artean.



Une honetan, arte-hezkuntzak garrantzi berezia du; izan ere, eguneroko bizitzan ikusizko informazioa edonon topatzen dugu eta hau interpretatzeko eta ulertzeko kapazak izan behar gara.




Sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendu-garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena... alderdiak garatzen sahiatzen da Arte Hezkuntza. ahalmen horiek guztiek iragazi behar dituzte ikusizko produktuekin eta musika-produktuekin izaten ditugun topaketa guztiak.

Ez dugu ahastu behar, artea pertsonen ideien, sentimenduen, sinismenen etra jarrerak adierazteko bitartekoa dela. Haurrei hau irakatsi behar zaie.  Norbanakoen nortasunaren adierazgarri eta eratzailea da artea.

Gelan landu beharreko zerbait da,  kulturaren parte baita eta gainera, beste irakasgai batzuekin loturak ezar ditzakegu. Errealitatea hobeto ulertzen lagunduko digu. Halaber, mundua sentitzeko beste modu batzuetara hurbiltzeko aukera ematen du, besteek artelanak begiratuz bakarrik.

Beste zenbait irakasgaik ez bezala, irudiek eta musikak (artistikoak edo ez-artistikoak) ikasleen bizitzako alderdi guztietan dute eragina; besteak beste, emozioetan, nortasunean eta sozializazioan.


Prozesu horiek guztiak ardura handiz zaindu behar dira haurtzarotik aurrenerabezarora igarotzeko tartean, distortsiorik eta zulorik ez sortzeko haien bizitzan gero eta garrantzi handiagoa duten ikusizko erreferente estetikoen eta musika-erreferenteen eta eskolan ikasten dituzten erreferenteen artean.

Beraz, Haur Hezkuntzako umeengan SORMENAK duen garrantzia kalkulaezina dela esan dezakegu. Ondorioz, hau lantzea beharrezkoa da eta apurka-apurka fitxen estutasunetik aldendu beharko gara haur sortzaileak izan nahi baditugu.

Sormenari buruz Punset-ek egndako elkarrizketa laburra usten dizuet.







No hay comentarios:

Publicar un comentario